Teknologia
Esperientzia digitalik berriena, zure camperraren barruan. Kontrolatu argiak, berogailua eta soinua ukipen-panel bakar batetik. Eta gehiago nahi duzunean: proiektoredun zinema-paketea, edozein gau estreinaldi bihurtzeko.
Garmin
Garmin SERV pantailak ukipen-panel bakar batean biltzen du zure Space S-aren barruan gertatzen den guztia: argiak, berogailua, tenperatura, ura, musika… Lehen bizitegian barreiatutako hamabi etengailu fisiko zirena, orain interfaze garbi, intuitibo eta konektatua da. Zarata bisual gutxiago. Benetako kontrol gehiago.

Starlink
Starlinkek abiadura handiko interneta eramaten du planetako edozein tokitara. Mendiak, urrutiko kostaldeak, izenik gabeko errepideak. Space S-ak ez zaitu behartzen konektibitatearen eta askatasunaren artean aukeratzera. Biak dituzu, beti, zoazen lekura zoazela. Lan egiteko, bideo-dei bat egiteko, ezer ez galtzeko edo dena partekatzeko.
Soinu-sistema premiuma
Bozgorailu-sistemak audio argi eta inguratzailez betetzen du Space S-a. Diseinu trinkoa, instalazio garbia eta erreferentziazko marka baten fideltasuna.
Zinema-paketea
Bihurtu zure camperra gurpil gaineko benetako zinema-areto, gure kalitate handiko proiektorearekin. Gozatu zure film eta serie gogokoenez, irudi garbi eta distiratsuarekin.

Pantaila eta Apple CarPlay
10 hazbeteko ukipen-pantaila garbi eta intuitibo bat. Zure musika, zure mapak, zure deiak — dena pantailan, dena ezagutzen duzun logika berarekin. Ikaskuntza-kurbarik gabe. Distrakziorik gabe. Aurrean bidea besterik ez, eta gainerako guztia egon behar duen tokian.
Gidatzeko laguntzak
Laguntza-sistema bakoitza bolantean erabateko konfiantza emateko dago pentsatuta, hirian zein errepidean, camperraren tamaina inoiz muga izan gabe.


