Barnealdea
Luxu mota berri bat. Neo camperrak material sofistikatuak eta konfort-elementu aurreratuak uztartzen ditu gurpil gaineko bizitza birdefinitzeko. Aukeratu bi akaberen artean eta egin zeurea.


Hatz-markarik gabeko perla-gris koloreko altzariak, zur natural itxurako lan-azalerekin eta beltz mateko xehetasunekin konbinatuta. Akabera argitsu eta denboraz gaindikoa, barnealdearen zabaltasun- eta argitasun-sentsazioa indartzen duena.
Espazioak
Beharrezkoak ez diren hesi bisualik gabe, barne-antolaketak zabaltasuna, barruan mugitzeko erraztasuna eta zentimetro erabilgarri bakoitzari etekina ateratzea bultzatzen ditu.

Gidatzearen eta bizitzearen arteko muga.
Neo modeloan, bizitegia eta kabina erabat bereizita daude.

Gidatzeko kabina
Neo-ak erabat bereizten ditu kabina eta bizitegia, zure atseden-gunea hori bera izan dadin: leku intimoa, babestua eta hotzetik, berotik eta zaratatik hobeto isolatua. Zure etxea, ate propioarekin.
Sistemak
Neo camperraren sistema guztiak barruko bizimodua errazteko sortu dira, saretik kanpoko autonomia emanez eta baliabideen kudeaketa eraginkorra bermatuz, zuk bidaiaz gozatzeaz beste ardurarik izan ez dezazun.
Energiaren kudeaketatik ur- eta argiztapen-sistemetaraino, dena integratuta dago esperientzia eroso, fidagarri eta sinplea eskaintzeko.
Konforta
Gozatu camper sofistikatu batez, etxean bezala senti zaitezen arretaz diseinatutako konfort-funtzioekin.
Gordelekuak
Lekua guztirako (eta gehiagorako). 2.230 litro, ezer atzean ez uzteko. Edukiera handiko maletategiari eta barnealde osoan banatutako armairuei esker, Neo-a bere kategoriako camperrik eskuzabalenetako bat da gordelekuetan. Arin bidaiatzea ondo dago, baina dena eraman ahal izatea, hobeto.















