Barnealdea
Sentitzen den minimalismoa. Argi epelak txoko bakoitza inguratzen du eta konforta zuri egokitzen zaizu. Bi akabera, sentsazio bera: etxean egotearena, zoazen lekura zoazela.


Hatz-markarik gabeko perla-gris koloreko altzariak, zur natural itxurako lan-azalerekin eta beltz mateko xehetasunekin konbinatuta. Akabera argitsu eta denboraz gaindikoa, barnealdearen zabaltasun- eta argitasun-sentsazioa indartzen duena.
Espazioak
Beharrezkoak ez diren hesi bisualik gabe, barne-antolaketak zabaltasuna, barruan mugitzeko erraztasuna eta zentimetro erabilgarri bakoitzari etekina ateratzea bultzatzen ditu.

Lotu kabina eta etxea

Kabinarako sarbidea
Lotu edo isolatu, nahi duzunean. Neo S-aren kabinarako sarbideak ate soil batekin lotzen ditu kabina eta bizitegia: ireki zabaltasuna eta jarraitutasuna irabazteko, itxi erabateko intimitatearekin atseden hartzeko. Banakako bi eserleku eta zurekin batera eraldatzen den barne-antolaketa.
Sistemak
Neo S-aren sistema guztiak barruko bizimodua errazteko sortu dira, saretik kanpoko autonomia emanez eta baliabideen kudeaketa eraginkorra bermatuz, zuk bidaiaz gozatzeaz beste ardurarik izan ez dezazun.
Energiaren kudeaketatik ur- eta argiztapen-sistemetaraino, dena integratuta dago esperientzia eroso, fidagarri eta sinplea eskaintzeko.
Konforta
Gozatu camper sofistikatu batez, etxean bezala senti zaitezen arretaz diseinatutako konfort-funtzioekin.
Gordelekuak
Gorde dena, bidaiatu lasai. Maletategiaren eta armairuen artean 2.180 litroko gordelekuekin, edozein abenturatarako behar duzun guztia sartzen da Neo S-an.

Ezagutu gehiago Neo S camperrari buruz
Bainugela

Dutxa
Bainugela iragazgaitz osoa, barneko dutxa eta oholtza labaingaitza. PVCzko dutxa-pertsiana beltza, lerrakor motakoa

Komuna
Aukeratu Dometic CT 4050 kasete-komun kimikoa —praktikoa eta husten erraza— edo Clesana komun lehorra*, urik eta produktu kimikorik gabea eta jasangarriagoa. Zuk erabakitzen duzu nola bidaiatu.
* Plus eta Signature aukeretan eskuragarri

Gordelekuak eta bestelakoak
Bainugela osoa, xehetasunik txikieneraino. Armairua, paper-euskarria eta eskuoihal-zintzilikaria, ezer falta ez dadin eta gauza bakoitzak bere lekua izan dezan.











